2008/04/19

Bergarako Txokoak

Zubitxa

Espoloiko pareta

Egino
© Ion Andueza

Sahara

Lotsagarria!!


Lotsagarria, bai. 


Lotsagarria da 32 urte pasa ondoren, oraindik ere, Saharar herrriak Aljeriako basamortu lehor eta miserablean jarraitu beharra izatea. Lotsagarria  milaka familia saharar indarrez banatuta bizi direla jakitea eta, hala ere, Espainiako Gobernuak ez duela ezer egiten ikustea.


Zein zerikusi dauka Espainiako Gobernuak honen guztiaren erdian? Jo dezagun historiara:


Otsailaren 27an, 32 urte bete ziren Saharar errepublika Arabe Demokratikoa eratu zela. Hiru hilabete lehenago, 1975eko Azaroaren 31an, Franco bere azkenetan zegoenean, Espainiak Mendebaldeko Sahara utzi eta Marokok lurraldearen inbasioari ekin zion. Inbasio krudel bezain bortitza ihesi joan behar izan zuten milaka saharauientzat.


Ordura arte, Espainiak kolonizatuta zuen Mendebaldeko Sahara. Espainia zen, eta gaur egun ere oraindik bada, Mendebaldeko Sahararen potentzia kolonizatzailea. Bai juridikoki eta baita legalki ere.


Espainiak bizkarra eman zien duela 32 urte saharauiei eta gaur egun ere berdin jarraitzen du. Lotsagarria!


Bitartean, kondenatuta jarraitzen dute 200.000 saharaui inguruk Tindoufeko kanpamentuetan. Beste hainbeste edo gehiago mundu osoan zehar ihesi eta sakabanatuta. Eta, beste asko Marokok okupatuta daukan eta saharauiena den lurraldean.


Bizi baldintza krudel eta iraingarriak kanpamentuetan. Torturak eta errepresioa Marokok okupatuta duen lurraldean. Miseria eta gertukoen hutsunea munduan zehar sakabanatutakoen artean.


Baina... Zergatik da Sahara horren tentagarria? Zergatik nahi du Marokok lurralde hori bere gain izatea? Zergaitik ez du Espainiak behar adina errekurtso eta indar jartzen hau guztia konpontzeko?


Interes ekonomiko eta estrategikoak:


Batetik, Mendebaldeko Sahara aberatsa da bai arrantza aldetik baita fosfato aldetik ere. Espainiak ilegalki urtero 500.000 tona fosfato inguru importatzen dituela salatu dute Sahararen aldeko hainbat erakundek. Importazio hauek ilegalak dira, ateratzen diren errekurtso natural horiek ez baitira Marokorenak, ilegalki okupatuta dagoen lurralde batekoak baizik.


Bestetik, Espainiari ez zaio komeni Marokorekin dituen harremanak okertzea. Espainiari  Marokorekin harreman onak izatea komeni zaio. Maroko eta Mendebaldeko Sahara gune estrategikoan daude, bai arlo ekonomikoan baita  politikoan ere (Ceuta eta Melilla, arrantza, Inmigrazioa...). Betiko kontua. Arrain handiak txikia irensten du.


Bitartean, ehundaka gizon, emakume haur saharauik desagertuta jarraitzen dute. Oraindik ere, 500 pertsonatik gora daude desagertuta. Bestalde, Marokok lurralde okupatuak babesteko eraikitako 2500 km-ko hormaren inguruan 7 milioi mina baino gehiago daude lurperatuta. Mina horiek, orain arte, 2000 saharauien bizitza ondatu dute.


2005 eko Maiatzaren 21etik, Marokok okupaturik duen lurraldean errepresiopean dauden biztanle saharauiak manifestatzen hasi dira egoera jasangaitz hau salatzeko. Baina Marokoren errepresioa gogortu besterik ez da egin eta gaur egun badira 4500 pertsonatik gora kartzelan sartu, desagertu edota torturatuak izan direnak. 


Hau guztia eskutatu nahian Espainiako gobernua, ZP eta Maroko ditugu. 


Orain dela 4 urte zera esan zuen Zapaterok: “Mendebaldeko Saharako gatazka 6 hilabetetan konponduta dago”. LOTSAGARRIA!

Bisitatu:

http://www.afapredesa.org/



  



 © Ion Andueza